Beste urte batez, eta badira 34 dagoeneko, palankarien proba jokatuko dute gaur, Sagastialdeko atletismo pistan, Etxeberri elkarteak antolatuta.
Goizeko 10:30etan hasiko dira atletak, barra vasca izenekoa jaurtitzen. Iaz, Mikel Arbona eta Ane Galarraga izan ziren onenak.
CD Hernanik herritar guztiei dei egin die, proba ikustera joan eta atletei animatzeko: «oso ezaguna ez den arren, proba ikusgarria da benetan».