Ikuskizun berezia antolatu dute Goizuetan, uztailaren 3an. Mexikotik kantari izena du ikuskizunak eta mariatxiak izanen dira, besteak beste. Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak joko du eta Dantzaki dantza taldeak ere parte hartuko du. Iluntzeko 20:30etan hasiko da herriko plazan. Dohainik izanen da eta herritarrei animatzeko dei egiten diete.
ETB 1en ikusgai
Ikuskizun hau grabatu eginen du ETBk eta eta ondoren lehenengo kanalean (ETB 1) botako dute.