Beste hainbat herri eta auzotan egin bezala, oihal zatiak apaindu eta josten aritu dira Goizuetan ere, erabakitzeko eskubidearen alde. Asteburuan, kalera atera zituzten oihalak eta ekainaren 21ean hiriburu guztietan egingo den ekitaldirako dei egin zuten. Hautetsontzi erraldoiak osatuko dira oihal zatiekin, Gaur hautetsontzia, bihar erabakia lelopean. Nafarren hitzordua, Iruñeko zezen plazan izanen da.