Iker Salaberriak, Iruñeko Jon Mariezkurrenarekin, Nafarroako kirol jokoetako txapela lortu zuen ekainaren 10ean, kadete mailan, eta asteburu honetan beste bi txapela irabazteko aukera du. Kasu honetan, Gaskuerekin ariko da. Gaur, Errenteriako Txapelketako finala jokatuko dute 17:00etatik aurrera (4garren partidua), Alberdi eta Etxeberriaren aurka. Semifinala 22-3 irabazi zuten. Eta bihar, Herreran ariko dira. Ugalde eta Etxeberriaren aurka jokatuko dute finala, 10:00etatik aurrera. Semifinala 22-7 irabazi zuten. Bestalde, astelehenean, Añorgako Txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte (19:00). Añorgako bikotearen aurka ariko dira.
Lau t’erdian galdu
Lehengo asteburuan, Tolosako lau t’erdiko San Joanetako torneoko finala jokatu zuen Salaberriak eta 18-9 galdu zuen. Antton Apezetxeak, berriz, Zornotzako lau t’erdiko txapelketan hartu zuen parte eta 22-20 galdu zuen.