Herrigintza Eskolen bigarren saioa atzo egitekoak ziren, baina eguraldi kaxkarra zela eta, atzeratzea erabaki zuten. Datorren ostiralean eginen dute (eguraldiak baldintzatuko du, kasu honetan ere).
Bigarren saio honetan, Burninera joanen dira. Herriko landare eta animalien inguruko azalpenak emanen dituzte bidean zehar eta garai bateko kontuak ere ezagutzeko aukera izanen da. Ondoren, Burninen afaldu eta lo eginen dute, kanpin dendetan. Batez ere, umeei begira izan arren, herritar guztiei irekia da.