Zipotza konfiskatzea berretsi du Auzitegi Gorenak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen ostegunean Auzitegi Nazionalak uztailean emandako epaia. Hau da, ehundik gora herriko taberna konfiskatzeko agindua eman du eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die hogei laguni. Tartean da Astigarragako Zipotza elkartea. Sententzia salatzeko eta Zipotzari eta gainerakoei elkartasuna adierazteko, herritar ugarik kontzentrazioa egin zuten ostegun iluntzean, Joseba Barandiaran plazan.
Zigor eta agindu horiek noiz eta nola eramango diren aurrera, ez dute argitu oraindik. Espainiako Justizia Minis­terioari erreferentzia eginez, Efe agentziak zabaldutakoaren arabera, herriko tabernak itxi eta enkantean ateratzea izango da jarraituko duten prozedura, etekinak «estatuaren mesedetan» erabiltzeko.

Agerraldia, Zarautzen
Epaia salatzeko, agerraldi masiboa egingo dute gaur Zarautzen, 11:00ak aldera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!