San Joanen bueltan, sardin jatea egin ohi dute Aranon eta aurten ere antolatu dute. Gaur bertan izanen da. Iazko antzera, 50 bat lagun elkartuko dira, mahaiaren bueltan. Denera, 24 kilo sardina ekarriko dituzte. Sardin jatea 20:30etatik aurrera izanen da.
Giro bikaina
Urtero, giro bikaina izaten dela azpimarratu dute antolatzaileek eta gaurkoan ere halaxe izanen dela, seguru.
Herriko bost lagun aritzen dira guztia antolatzen eta orain dela 30 bat urte jarri zuten ekimena martxan. Lagunartean hasi zuten eta gaur egun herritar guztiei irekitako ekintza da.
San Joan sua, asteartean
San Joan sua ere eginen dute Aranon. Asteartean eginen dute, San Joan bezperan.