Aritz Zubiri, finalerako pasearen bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Aritz Zubirik erremontista goizuetarrak Promozio Txa­pel­ketako finalerdia jokatuko du gaur. Ansa IIarekin osatu du bikotea eta Otaegi-Martirena izanen dituzte aurrez aurre. Txapelketa osoan bezala, 35 tantotara izanen da. Erremonte jaialdia 16:00etan hasiko da eta finalerdiko partidua hirugarrena izanen da.
Beste finalerdia, Segurola-Larrañaga eta Matxin VI-Labakaren arteako izanen da. Norgehiagoka hori datorren astean, ostegunean jokatuko da.
Finalerdietara iristeko, Zu­bi­rik eta Ansa IIak Ezkurra II eta Zalduari 35-34 irabazi zieten eta Segurola-Larrañagaren kontra 35-17 galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!