Urte luzetako lanaren ondoren, Goizuetako Udalak lortu zuen iaz iralekuen hitzarmena zehaztea (lur komunalen jabetza zehazteko). Udaletik jakinarazi dute, epea zabalik dagoela iralekuen konbenioa sinatzeko. Nahi duenak eskaera egin dezake Udalean bertan. Eskaera orri bat bete behar da, hain zuzen. Informazio gehiagorako: 948 51 40 06.