Zehaztu dute eguna, erronkarako

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Iaz hasitako ekimenak jarraipena izango du aurten. Hain zuzen, Sagardobide Erronka kirol proba antolatu zuten Sagar Uzta festaren barruan eta aurten ere ez du hutsik egingo. Eta zehaztu dute eguna dagoeneko: irailaren 26an izango da, goizeko 11:00etan hasita.
Proba honetan, taldeka hartzen da parte, bi neska eta bi mutilek osatuta. Eta sagardoaren bidea egiten dute erreleboka, bizikletaz eta korrika. Talde bakoitzak sagardotegi baten izenean hartzen du parte.
Animatzeko dei egiten diete herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!