Hemen dira uda eta San Joan sua!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Bihar izango da udako solstizioa, urteko gaurik motzena eta egunik luzeena. Eta bihartik aurrera, udan sartuko gara eta egunak mozten hasiko dira pixkanaka. Eta garai batean, eguzkia lagundu, gurtu eta lurrari eskerrak emateko sua egiten zuten gure arbasoek. Gaur egun, esanahia ez bada bera ere, sua egiteko ohitura mantentzen da Euskal Herrian. San Joan bezperan egin ohi da eta Astigarragan ere egingo da asteartean. 
Ohi bezala, Foru plazan egingo da San Joan sua, 22:30etan. Aurretik, Astigarre­ko dantzariek San Joan zor­tzikoa dantzatuko dute. Eta 19:30etatik aurrera ere, kalez kale ibiltzeko aukera izango da Txirrisklako txistulariekin. 
San Joan suaren ostean, 22:45etan, zezensuzkoa aterako da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!