Bildutako dirua, Nepalerako

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00


Foto-eskolako zenbait ikasle Nepalen izan ziren Aste Santuan, tartean 5 astigartar. Larunbatean, bertan ateratako argazkiak erakusgai eta salgai jarri zituzten eta argazki proiekzio bat ere eskaini zuten kultur etxean. Bertan ateratako dirua Nepalera, Chisapani herrira bideratuko dute. Goizeko erakusketan ez zela jende askorik ibili adierazi dute eta 100 bat euro lortu zituzten. Proiekziora 25 bat lagun gerturatu ziren eta oso gustora geratu ziren, sorpresa ere izan baitzuten: «Montaje polit bat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!