Gurasolagun eta mintzalagunei, eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Ikasturte bukaera tarteko, Asti­garragako AEKk eskerrak eman nahi izan dizkie Gurasolagun eta Mintzalagun egitasmoetan parte hartu dutenei eta aurreko astean festa eta omenaldia egin zituzten. Gurasolagunen kasuan, ostegun arratsaldean elkartu ziren frontoian eta meriendatu ostean, Xaguxarrek antolatutako jolasetan parte hartu zuten (bai gurasoek, bai umeek). Oso ondo pasa zutela azaldu dute denek. Eta Mintzalagunen kasuan, ostiralean elkartu ziren Barandia­ran plazan, eta txistulari baten laguntzaz, AEKko bi irakaslek agurra dantzatu zieten Mintza­la­gunei. Beste irakasle batek bertsoa ere kantatu zien. Oso omenaldi polita izan zela nabarmendu dute

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!