Hilean behin herriko kaleak alaitzeaz arduratzen dira Kalez Kale Kantariko kideak. Plazatik abiatuta, euskal kantak abesten dituzte Kaxkoan zehar, eta nahi duena gerturatu daiteke beraiekin kantatzera. Larunbatean eguraldi kaxkarrak ere ez zuen zapuztu, hauek jarritako giro ona!