Boxeo gaua izango da gaurkoa. Bi izar, bi titan izango dira aurrez aurre, Kiroldegian: Davinia Perez eta Bioleta Gonzalez. Espainiako txapeldunak dira biak, Davinia Kanaria irletakoa da; eta Bioleta bizkaitarra. Eta ez da emakumezkoen arteko lehia bakarra izango. Espainiako beste txapeldun bat, Ixa Rodriguez gipuzkoarra, borrokan ikusteko aukera ederra izango da gaurkoan; aurkari izango du Euskadiko Azpitxapelduna, Jessica Salazar bizkaitarra. Eta hirugarren konbatean, Klara donostiarraren eta Estefi bilbotarraren arteko lehia izango da.
Bost konbate, gizonetan
Gizonezkoetan berriz, bost konbate izango dira. Xabier Burgueño gipuzkoarrak, Marvin Cisneros bizkaitarra izango du aurrez aurre. Leo Berruete gipuzkoarrak, Zaragozako Vasan Thurenen kontra izango du konbatea. Reda Hallis gipuzkoarrak berriz, Jonathan Bermudezen kontra eman beharko du dena. Yosua Iglesias eta Kevin del Rioren artekoa, gipuzkoarren arteko lehia izango da. Azkenik, Youseff Benjira gipuzkoarrak borrokatuko du, Bizkaiako Axier Martinen kontra.
Sarrerak, 12 euroan
Hernaniko boxeo, King Boxing taldeak eta Paco Bueno boxeo taldeak antolatu du jaialdia. 22:00etan hasiko da jaialdia, eta boxeo munduan aski ezaguna den Iban Estebezek egingo ditu aurkezle lanak.
Sarrerak 12 euro balio du, eta aldez aurretik erosi litezke Tripontzi eta Atxur tabernatan. Gurasoekin batera joaten diren umeek debalde sartzeko aukera izango dute.