Ikasturtea iritsi da bukaerara, eta judo elkarteko txikienek, alebin eta benjaminek, larunbatean esan zioten agur. Klubak lehiaketa antolatu zuen beraien artean, eta pisuaren arabera irabazleak izan ziren: Maddi, Joana, Eider, Aimar, Ibai, Iker E, Iker M, Iker P, Oier, Manex, Oihan, Mikel, Borja eta Ainara. Uda ondo pasa, eta datorren urtean elkar ikustea espero dutela azaldu dute klubetik.