Plater eta karabina tiraketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Bi tiraketa izango dira jokoan gaur, Txantxangorri elkarteak an­tolatuta. 11:00etan, Plater tiraketa jokatuko da, probintzia mailakoa. Eta 16:00etan, Miguel Olloren omenezko karabina tiraketa. Bi kategoriatan jokatuko da, 14 urtez azpikoak eta 14-18 bitartekoak. Elkartetik gogoratu dute, gaurkoa sailkapen tiraldia izango dela, eta 23an jokatuko den finalerako pasea izango da jokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!