San Joan Saria jokoan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Hemezortzigarren urtez, Her­na­niko Waterpolo taldeak San Joan Saria antolatu du gaur. Mutil eta emakumezkoen mailan joka­tuko da txapelketa; arratsaldeko 15:00etan hasiko da, eta 19:30etan bukatuko da. 

Lau talde, gizonezkoetan
Gizonezkoen txandan, lau tald­e­ren artean izango da lehia. Easso, Fortuna, WP Donostia eta Hernani taldeek borrokatu dute, txapela.

Emakumezkoetan, hiru talde
Emakumeen txandan aldiz, hiru taldek hartuko dute parte San Joan Sarian: Sestaok, Urbatek eta Hernanik.

Igerilekua, itxita
Waterpolo torneoa dela eta, igerilekua itxita egongo da gaur arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!