San Joan jaiak bertan dira, eta Hernaniko ikastetxeek ikasturtea agurtu nahi izan dute, festa giroan. Joan den larunbatean Elizatxo ikastolaren txanda izan zen. Egun osoko festa antolatu zuten, eta denetatik izan zen: malabarista, pintxopotea, musika, bizikleta baten zozketa.