Biteriko ikastaroak iritsi dira kurtso bukaerara, eta aste honetan ikasturte osoan ikasitakoa erakutsi diete herritarrei. Dantza Latino eta Dantza Garaikideko ikasleek eskaini zuten emanaldia, astearte eta asteazkenean; zuten onena eman zuten Biteriko taulagainean. Eta asko izan ziren ikuskizunaz gozatu zutenak.