Joan den igandean San Adriango Eternal Runninng proban izan ziren Denontzat Kirol Elkarteko kideak. 2.400 lagunek hartu zuten parte proban, horietatik 25 elkartekoak. Arrakastatsua izan zen, guztiek lortu baitzuten bukatzea. Gainera, lautan igo ziren podiumera: Marijo Villalba eta Eider Alonso 1goak izan ziren bere kategorian; Ismael Mateo 3garren, eta Silvia Arevalorena izan zen disfraz onena.