Erakustaldi ederra, igandekoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Mailotak jantzi, ilea apaindu, begiak margotu eta ikasi duten guztia erakusteko gogoz aritu ziren Kiroldegian, urte osoan zehar gimnasia erritmikoa praktikatzen aritu diren herritarrak. Haurrek eta gaztetxoek, banaka eta taldeka, guztiek eskaini zuten erakustaldi bikaina kiroldegian. Eta gerturatu ziren lagun eta senitartekoek ere, gogotik txalotu zituzten
txikienen abileziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!