Emakumezkoen lehenengo mailara, hiru hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00


Maria Granado, Ainitze Rodriguez eta Alazne Bengoetxea hernaniarrek Emakumezkoen
Lehenengo mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Oiartzun KE taldean aritzen dira
hiruak, eta Vigoko El Olivo taldearen kontra kanporaketa jokatu eta gero lortu dute pasea.
Joaneko partiduan 2-1 nagusitu ziren, eta etxean ere, nagusi izan ziren 1-2. Kanporaketa bikaina jokatu zuten Hernaniko jokalariek, eta Alazne Bengoetxeak gainera, lehenengo gola sartu zuen
bueltako partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!