800dik gora korrikalari, heldu eta ume, Axeriaren atzetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 20a, 02:00

Urteko zitarik inpor­tan­tee­netakoa izaten da Axeri Bila, Hernaniko Korrikalarientzat. Aurtengo edizioa ere arra­kast­atsua izango da, ume eta helduen artean, 800dik gora korrikalari espero baitira.

Sei lasterketa, adinaren arabera
Arratsaldeko 17:30etatik 18:30­­­etara izango dira txi­kie­nen las­terketak. Sei mailatan ba­natuta jokatuko dira, eta or­dena izango da: Haur Hez­kun­tza, LH 1 eta 2; LH 3 eta 4; LH 5 eta 6, DBH 1 eta 2; eta DBH 3 eta 4. Dagoeneko 200 ga­ztetxo in­gu­ruk eman dute izena, eta kalkulatzen da Lehen Hez­kun­tza eta DBH artean 400-450 in­guru izango dira. Haur Hez­kun­tzako neska-mutilak be­rriz, 60 inguru izango dira; azken hauek ez dute izena ematen.

Bederatzi kilometro, herrian barrena
Helduen lasterketa ere, jen­de­tsua izatea espero da. 200­dik gora korrikalarik eman dute izena, eta 300eko zifra pa­satzea aurreikusten da. Arratsaldeko 18:30etan atera­ko da helduen lasterketa, eta 9 kilometroko bidea izango dute aurretik; 4,5 kilome­tro­ko bi buelta emango dizkiote he­rriari. Izena eman nahi dutenek gaur ere izango dute aukera, 16 euroan, helmugan.

Ricardo Ramosi, omenaldia
Berrogei urtetan CD Her­na­niren alde egin duen lana­gatik omenaldia jasoko du gaur Ri­car­do Ramosek; azken ur­te­etan CD Hernaniko le­hen­­da­karia izan da Ramos. CD Her­nani hainbat kirolek osa­tzen dute, tartean, atletismoak.
Argazkia ateratzeko deia, lasterketa aurretik
Axeri Bila lasterketa aurretik Hernaniko korrikalarien ar­gazkia ateratzen du urtero Kronikak eta aurten ere  deialdi irekia egiten die herritar guztiei: Atarrabiyo parkean aterako da taldeko argazkia, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!