Aurpegiaren zainketa eta makilaje zuzentzailea izeneko tailerra antolatu du Urrutia farmaziak uztailaren 17an. Debalde emango dute Etxeberri auzoan duten egoitzan, baina aurrez izena eman behar da: 943 55 77 38 edo urrutia.farmacia@gmail.com helbidean.