Osasuntsu egoteko, kirola egiteak duen garrantzia ondo dakite Goiz Eguzkiko lagunek. Hori horrela, udaberrian martxan jartzen dituzte larunbat goizetako paseoak. Larunbatean ez zuten eguraldia lagun izan, baina asko izan ziren hutsik egin ez, eta animatu zirenak.