Takbar Haddiri babesa eta elkartasuna erakusteko, eta bere semearen hilketa salatzeko dozenaka lagun elkartu ziren Plaza Berrin asteazkenean. Maiatzaren 15ean hasi zuen gose greba Haddik, Marokoko kontsulatuaren kanpoaldean, Las Palmasen. Salatu nahi du kolono marokoarrek Mohamed Lamine Haidala semea hil zutela «okupazioaren autoritateen babesarekin eta medikuen arduragabekeria intentzionatuarekin». Haddinek azaldu duenez, Haidalaren heriotzaren ondoren, ikerketa hasi zuen, autoritateei informazioa eskatuz, eta erantzun gisa, poliziaren pertsekuzioa eta familiaren