Prest daude korrikalari guztiak, larunbatean Azeri Bila lasterketan ateratzeko. Arratsaldeko 17:30etan izango da haur eta gaztetxoena, atletismo pistan; eta 18:30etan helduena, Urbieta kaletik abiatuta.
Izena emateko, gaur da azken eguna. Haur eta gazteek CD Hernaniren bulegoan apuntatu behar dute, atletismo pistaren ondoan, 18:30etatik 21:00etara. Doan da.
Helduek, berriz, internet bidez egin behar dute izenematea, www.kirolprobak.com web orrian: txip propioa dutenek 9 euro, ez dutenek 11 euro. Egunean bertan ere izango da aukera, irteera puntuan, arratsaldeko 16:00etatik 18:15etara. 16 euro izango dira.
Argazkia, Atarrabiyon
Bestalde, lasterketaren egunean urteroko zita jarri dute, hernaniarren taldeko argazkia egiteko. Atarrabiyo parkean egingo dute, arratsaldeko 18:00etan.