Garin taberna konfiskatzeko agindua berretsi du Auzitegi Gorenak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 19a, 02:00

Espainiako Auzitegi Gorenak 107 herriko taberna konfis­katzea eta ezker abertzaleko 20 militanteren aurkako epaiak berretsi zituen atzo, azken hauei zigor eskaera murriztu arren. Tartean da Garin taberna eta atzo herritar ugari atera zen kalera epaia salatuz: «Lanean jarraituko dugu. Eta Garin ixten badigute, beste bat irekiko dugu», adierazi zuten. Antxista elkartea ere tartean egon liteke; abokatuak aztertzen ari dira. 
Eleak mugimenduak eta Libre lan taldeek «eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso hau» salatu nahi izan dute eta zigortutako pertsonei elkartasu­na eta babesa adierazi nahi diete. «Gurpil errepresiboak aurrera egingo du guk gelditzen ez badugu, erantzun tinko eta bateratu bat emanez. Azken hilabeteetan behin eta berriz esan dugun moduan, justizia eta legearen artean aukeratzera behartzen bagaituzte, gu justi­ziaren alde lerratuko gara».
Datozen egunetako mo­bili­zazioetan parte hartzeko dei egin dute, «bai kondena sala­tze­ko, bai kondenatuei gure elkar­ta­sunik beroena adieraz­teko. Erre­presio honekin amai­tze­ko, de­non konpromisoa da beha­rrez­koa». Larunbatean, Zarau­tzen, agerraldi masiboa deitu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!