Txoko berezi bat jarriko dute San Joanetan, udaletxeko arkupetan, eskulana eta artisautza goresteko: Amona Anastasiaren Txokoa. Horrela, Anastasia Leunda Elola 89 urteko hernaniarra bezalako «artista adindu eta anonimoei ohore eta gorazarre» egin nahi diete: «itxuraz ezertarako balio ez duenarekin, eskuz eta irudimenez, arte eta denborapasa probetxugarria lortzen dute; pozik bizitzea».
Horregatik, «hazi hori ereingo duen taldea» sortu nahi dute jaietan. Eta postuan topatuko dituzte: txabiloa eta artilea haria egiteko, ezkurrak belarritako eta lepokoak osatzeko, eta sendabelarrak gorputza zaintzeko.