Ikasturte bukaerako hiru emanaldi, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 19a, 02:00

Arlo guztietako kultur ema­nal­diak izango dira gaur Her­nanin, ikasturteari bukaera emateko. Arratsaldeko 17:30e­tan, Biterin joko dute Doinu Zale musika eskolako ikas­le­ek.
Milagrosan, berriz, Herna­ni Musika Eskolako abes­ba­tzak kantatuko du, Dakapo abes­ba­tzarekin batera. 18:30e­tan hasiko da emanaldia, eta bakoitzak zazpina kanta abes­tu ondoren, elkarrekin ariko dira bi abesbatzak, Non gera­tzen den denbora kantatuz.

Ttarlaren emanaldia, kiroldegiko frontoian
Azkenik, gaueko 22:00etan eskainiko du ikasturte amaie­rako emanaldia Ttarla dantza taldeak. Urteko saio bereziena du taldeak, eta kiroldegiko frontoian izango da, 400 ikus­leren aurrean. Sarrera guztiak salduta daude.
200 bat dantzarik, euskal dantzak eskainiko dituzte, Hernani Musika Eskolako kideen laguntzarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!