Gaur jokatuko dute kanporaketako azkeneko jardunaldia pilotari goizuetarrek, Herriarteko Txapelketan. Arbizuren kontra ariko dira, 18:00etan, herriko pilotalekuan. Hiru partidu irabazi behar dituzte, finalera pasatzeko. Aurreko astean, Zizur Nagusiaren aurka jokatu zuten goizuetarrek, eta 2-2 berdindu zuten.