Maialen traineruak estropada jokatuko du bihar Zumaian. Bertako Ikurriña izango dute jokoan, 12:45etatik aurrera. Erlojupekoa izango da eta hernaniarrak hirugarrenak izango dira ateratzen. 11:30etan hasita, infantil eta kadeteak ere ariko dira, bateletan. Lau batelek hartuko dute parte Hernanitik.