Bost egun, dibertsiorako!

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 23a, 02:00

Dibertsiorako momen­tua iritsi zaie hernaniarrei. Urte osoko lana, kezka eta bu­ruhausteak alde batera utzi, eta festarako egunak izango dira datozenak. Eguer­diko 12:00etan, pun­ttu-punttuan, egingo du eztanda suziriak Udaleko balkoitik. Arraun el­kartea eta Kantuz abes­batza dira aurtengo omen­duak, eta be­raz, beraiek izango dute festei hasiera emateko oho­rea. 
Horren aurretik, aurten bada ekitaldirik. Haur ka­tegoriako XXXVIII. marrazki lehiaketa egingo da Tilo­setan, Urumea ikastolak antolatuta. Eta nobedade bat ere bai: estreinakoz, gazteen azeri dantza izango da, 10:00etan hasita. 

Arratsaldea, ekitaldiz josia
Arratsaldean ere izango da festarako tartea: Gazte Txo­koak antolatuta, zinta las­terketa jokatuko da. Hau­­­rren aurreskua ere, gaur arra­­tsaldean izango da. Aur­ten gainera, berezia: Carlos San­chizek 50 urte egingo ditu aurreskua zu­zen­tzen, eta momentu hun­kigarriak bi­zi­ko dira. 17:00­etatik au-rre­ra izango da, hori. Ordu berean, Mi­guel Olloren ome­nezko ka­ra­bina tiro txapel­keta jokatuko da Txantxan­gorri elkartean.
Txosnak ere, gaur arra­tsaldean irekiko dira: 17:30­etan izango da pintxo po­teoa. Akelarrea 18:30ak in­guruan aterako da kalejiran, eta ondoren, an­tzerkia egin­go dute Plazan. San Joan errondak 18:30etatik aurrera girotuko ditu herriko kaleak; eta ordu berean, Kantuz eta Ozenki abesbatzek kontzer­tua eskainiko dute Urbieta kalean. Salbe Meza nagusia ere izango da gaur, 20:00­etan, San Joan Bataiatzailea parrokian. Eta meza bu­ka­tuta, 20:30etan, Hernaniko Musika Banadak jarriko du giroa herriko kaleetan, San Joan Martxa joaz.
Eguneko beste ek­italdi nagusia, San Joan Sua, 21:30­etan izango da. He­rri­tarren au­rreskua eta San Joan Kan­taita ere, izango di­r­a suaren bueltan. Eta ber­tan aterako direnak erres­pe­tua eskatu dute, hau da, Kantai­takoek abes­ten duten bitar­tean, isilta­suna mantentzea.

Musika nagusi, gauean
Iluntze-gauean ere, izango da zerekin gozatu. Egi­ta­rauari erreparatuz gero, mu­sika da nagusi ordu haue­tan. 22:00etan, disko jar­tzail­een gaua antolatu dute Molotoff irratiaren eszena­to­kian: Txino, Okene Milk Dirty Vinyl eta Urtzi ariko dira musika jartzen. Mi­lagrosa aurrean berriz, gau elektronikoa antolatu dute Paket Falt kolek­ti­boarekin. Tilosetako kiosko ingurua girotzeaz, Laiotz arduratuko da. Eta herrian barrena, danbor hotsak izango dira nagusi. Santa Barbara elkarteko danborjoleak 50­ga­­rren urtez  aterako dira. Eta nola ez, Urumea txa­ranga ere, aterako da herrian barrena: 01:00etatik aurrera ibiliko dira Kaxkoan gora eta behera.

Musika eta Dantza, San Joan egunean
Patroiaren egunean musika eta dantza ekitaldiak izango dira nagusi. Eguna dia­na­re­kin hasiko da, eta ­on­­­­­­­­­­do­­ren, 11:00–etan, Zain­da­riaren ome­­­­­nezko meza emango du­te, San Joan Ba­taiatzailean. Handik aurre­ra, no­nahi izango dira eki­tal­diak: Gazte Dan­borrada, herriko txis­tu­­larien kon­tzer­tua, Mu­­sika Banda­ren kontzertua, Dan­­tza Suelto Txa­pel­ke­ta, Ber­tso­lari eta Tro­badore to­­pa­­keta, kul­turen arteko mu­si­ka ema­naldia, DJ gaua, Ka­rao­k­ea, Dantzaldia Ingo al deu tal­dearekin, txa­ranga eta ka­le­jira.

Koadrila Eguna, bete-betea
Aurreneko Sokamuturra eta helduen aurreneko Azeri Dan­tza Koadrila egunean izan­go dira. Brindisean Mus­ki taldea omenduko dute. Eta egun osoko festa eta algarak iluntzean izango du ginda, Esne Beltzaren kontzertuarekin. 

Bertsoak,ostiralean
Txikienentzako ekitaldi ugari izango dira ostiralean. Eta ohi bezala, bertsolarien emanal­dia ere izango da Gudarien Plazan: Lujanbio, Agirre, Maia eta Amuriza ariko dira bertsotan; eta gai jartzen, Joxe Luis Urdangarin.

Bola, nobedadea
Bolatoki ibiltaria izango da baserritarren eguneko no­bedadea. Euskal Presoen aldeko manfiestazioa, herri bazkaria eta besteko eki­taldiak ez dira faltako. Tar­tean, bandera jaitsiera.

Udalaren ohar eta gomendioak

SOKAMUTURRA
Ekainaren 25, 26 eta 27­an so­ka­muturra egingo da goizeko 07:30etatik 09:00­etara. Ibilbi­dea izango da: Plaza, Andre kalea, Zapa ka­lea eta Ka­­le Nagusia. Udalak eskatu du ibil­bidearen atariak barrutik giltzatuta egotea eta biz­ila­gu­nak kalera ez ate­ratzea, ekitaldiak irau­­­ten duen bitartean. Ho­rrez gain, gogoratu na­hi dute 16 urtetik beherakoek ezin du­tela so­­ka­muturran parte hartu.

HONDAKIN BILKETA
Jaiak direla eta, ekainaren 27ra ar­te, Kaxko eta inguruan hondakin bil­ketako eguna al­datuko da. Hon­da­kinak egu­er­diko 12:30etatik 14:00­­­etara ate­ra beharko dira, eta or­du horretatik aurrera saihestu be­har da, edukiontziak kalean uz­tea. Gaur papera jasoko da; bihar eta ostiralean, organikoa; eta etzi, plastikoa. Larunbatean, ez da bilketarik izango.

TABERNETAKO ORDUTEGIA
Berriak Ostalarien Elkarteak San Joan jaietan taberna eta jatetxeak ixteko ordutegia arautzeko eskatu du. Hori horrela, eta ordutegi bereziak ezartzeko Udalek duten eskumena kontuan hartuta, Hernaniko Udalak onartu egin du ostalaritza sektoreko establezimenduak ixteko eta musika kentzeko ordutegi berezia luzatzea goizeko 07:00ak arte, ekainaren 23tik 27ra bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!