Anoetako txandak osatzeko, jende bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 18a, 02:00

Ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok, igande honetan, Donostian. Anoeta izango da erdigunea, eta ber­tan jarriko dute tabernan, bi txanda egingo ditu Hernanik. Horiek betetzeko jende bila da­biltza: barran egoteko, 21:30e­ta­tik 01:00etara, 20 lagun behar dira; eta sukaldean aritzeko, 19:00etatik 00:00e­ta­ra, 15 lagun.
Hernaniko Gure Esku Dagok dei egin die herritarrei, animatzeko. Lagundu nahi duena, pasa dadila taldearen lokaletik, edo deitu: 688 651 986 edo 659 268 939.

Sarrerak eta kamixetak erosteko aukera, oraindik
Bestalde, gogorarazi dute sal­gai daudela oraindik, ekitaldi nagusirako txartelak, eta egun horretako kamixetak. Goiz eta arratsalde egongo da irekita Gure Esku Dagoren lokala, eta 17:00e­tatik 19:00e­ta­ra, Plaza Berrin ere jarri­ko dute postua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!