Bigarren urtez, musikarekin lotutako hautazko ikasgaia eman dute Hernani Institutuan, DBH 4ko ikasleekin: Kantuen sorkuntza eta diskoaren grabaketa. Ikasturtean zehar, musikaren alderdi ezberdinak landu dituzte, eta ikasle bakoitzaren lana izan da kantu baten melodia idaztea.
Zortzi ikasle aritu dira aurten: Amaia Azkue, Aloña Beraza, Jael Garcia, Nerea Garin, Maddi Mato, Lide Rodriguez, Andoni Sorondo eta Nagore Torres. Zortziren doinua taldea osatu dute, eta diskoa grabatu berri dute: Ametsaren bidean.
Autofinantzazioa oinarri
Diskoa egiteko gastuak ordaintzeko, autofinantzazioa hartu dute oinarri. Kantu guztien hitzak beraiek sortzeaz aparte, diskoaren kopiak, azala eta diseinua ikastetxean egiten dituzte. Eta gero, diskoak saltzen dituzte, aurreratutako dirua berreskuratzeko.
Kantu guztien artean, lau aukeratu dituzte diskorako, baina denek hartu dute parte grabaketan.