«Bigarren mailan zeuden gaiekiko interesa piztu digu proiektuak»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 18a, 02:00

Hernaniko erronka sozialei erantzun kolektiboak ematea helburu hartuta, zenbait enpresa, elkarte eta erakunde aritu dira elkarlanean, Herna­nikidetu proiektuaren barru­an. Lau hilabete iraun ditu prozesuak, eta asteartean aurkeztu zuten jendaurrean, landutakoa eta bakoitzak hartutako konpromisoak.
50 lagunek hartu dute parte, lau enpresetakoak (Arre­­manitz, Fly Group, Mitxe­lena Tailerrak eta Spora), eta enpresa bakoitzak Agenda Erantzun­kide bana osatu du, konpromiso zehatz batzuekin. Horre­ta­rako, Farapi Aholkularitzaren eta The Rights Factoryren koordinazioa izan dute, Aldun­diaren babesa, eta Bete­rri Ga­ra­pen Agentziaren eta Herna­niko Udalaren elkarlana.

«Oso esperientzia positiboa izan da guretzat»
Parte hartzaileetako batek, Fly Groupeko Mikel Huartek, Kro­nikari adierazi dio «oso esperientzia positiboa» izan dela. Ingurumena, genero berdintasuna... landu dituzte: «aspektu sozialak hobetzea izan da helburua, gure enpresatik harago. Eta proiektuak interesa piztu digu, bigarren maila batean geneuzkan gaiekiko: ingurumena, esaterako. Gure birziklapen sistema hobetuko dugu, eta elikagaien xahuketa saihestu».
Enpresek hartutako konpromisoak, bi bloke nagusitan bildu dituzte: bizitzaren jasangarritasuna eta ingurumena.

Elkarte eta enpresen arteko harremanak
Konpromisoak hartzeaz gain, enpresak eta elkarteak harremanetan jartzeko ere balio izan du prozesuak: «guk esaterako, harreman zuzena izango dugu AMHERekin, elkarlanean arituko gara», azaldu du Huartek.
Proiektuaren jarraipena inter­net bidez egiteko, Herna­ni­kidetu atala jarri dute martxan www.gizain.net web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!