«Dirulaguntza iritsi den arte, pelotariei esker salbatu da erremontea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 18a, 02:00

«Dirulaguntza gabe, ekai­nera arte iraungo genuen, ez gehiago». Oriamendi 2010 enpresaren egoera kritikoa zela azaldu dio Jose Mari Barrenetxeak Kronikari. Eta horrekin, erremontearena ere bai: «enpresa erori balitz, erre­montea eroriko litzateke bera­re­kin; ez baita beste inon behar bezala lantzen». Horre­ga­tik hartu dute poz haundia, Eusko Jaurlaritzarekin akor­dio­a egi­te­an: «hiru urterako izan­­go da, eta horrekin, jarrai­tzeko ba­daukagu behintzat». Dato­zen egunotan sinatuko dute.
Duela zortzi hilabete hasi ziren mugitzen, erakunde pu­bli­koei dirua eskatuz: «urte batzuetarako laguntza nahi genuen, uste genuelako erre­monteak ere merezi zuela, esku pelotak, palak eta zesta puntak bezala».

«Hiru urterako akordioa izango da;
ez da dirulaguntza haundia, baina jarraitzeko badaukagu behintzat».

«Esponsorrak bilatzeko lana errazagoa izango da orain»
2017ra arte jasoko du laguntza Oriamendi 2010 enpresak, legegintzaldi bukaerara arte, eta ordurarte, biziraupena bermatuta dauka erremon­teak: «nahiz eta dirulaguntza haundia ez izan, jarraitzeko ematen digu». Gainera, segur­tasun horrek beste bide batzuk irekiko dituela uste du Barre­netxeak: «orain erra­zagoa izan­go da esponsorrak bila­tzea, zerbait ziurra eskainiko diegu eta».
Orain arte, enpresa finan­tzatzen zen frontoiko sarre­re­kin, apustuekin, publi­zi­tate­a­rekin, telebistarekin eta fun­dazioak kanpoan antolat­u­ta­ko jaialdiekin: «2010ean hasi gi­ne­nean, egoera ekonomikoa nahi­­ko ona zen. Baina urte hauetan, sarrerek behera egin dute, eta apustuek ikaragarri. Horrela ez zegoen jarrai­tzerik».

«Pelotariek poza hartu dute, bere lana errekonozituta ikusi dute honekin»
Horretan ados ziren pelota­ri­ak, eta ados ekainean geldi­tze­ko, egoerak berdin jarrai­tzen bazuen: «denok hartu dugu poza, baina pelotariek bereziki, honekin beraien lana errekonozituta ikusi baitute».
Haiei esker salbatu da erremontea, Barrenetxearen esanetan: «2013an, gauzak ilun zeudenean, planteatu genien diru sarreren arabera kobratzea beraiek, eta egoera ulertu eta ados azaldu ziren. Beraien babesa izan genuen, ez ziguten bizkarra eman. Oso jornal bajuak jaso dituzte garai batzuetan. Eta haiei esker jarraitu du erremonteak martxan».
Horregatik, enpresako pelo­­tari guztiak errekonozitu nahi izan zituzten, 2014ko Urrezko Erremonte Sariarekin. Txapela bana eman zieten, eta bertan idatzita: Zuei esker, erre­mon­tea bizirik.

«Orain argi pixka bat ikusten dugu, lehen dena ilun»
Etorkizunera begira, «argi pixka bat» ikusten du Barre­ne­txeak, lehen dena ilun ikusten zuen tokian: «orain lanean segi behar dugu, hiru urte hauetan, esponsorrak bila­tzen, eskolak indartzen...». Beste bi enpre­sarekin ari dira negozia­tzen: «ondo ateraz gero, akaso beste proiekturen bat jarri liteke martxan, eskolaren bat edo. Baina momentuz, Gala­rreta irekita mantentzea bada nahikoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!