Maila haundikoa eta oso berdindua izan zen aurreneko tiraldia, Hernaniko Bola Txapelketan. Ereñotzun izan zen estreinakoa, eta Gipuzkoa osoko bolarien artean, Antonio Miner nagusitu zen etxean, 36 brilarekin. Baina ez zen bakarrik geratu, aurreneko postu horretan; beste zazpi bolarik ere, 36 brila bota zituzten: tartean, Miguel Burugain hernaniarrak eta Leandro Miner ereñotzuarrak.
Emakumeen artean, Josune Uzkudun nagusi
Emakumezkoetan, berriz, Josune Uzkudun hernaniarra izan zen onena, 35 brilarekin.
Bigarren tiraldia igande honetan jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Goiz Eguzki egoitzako bolatokian. Euria eginez gero, Floridan izango da saioa.