«Gizartearen beharrei erantzunez, proiektuak sortzea da helburua»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

«Ekitaldi berrirako lan-ildoak zehazteko», Gizarterantz II. Foroa egin zuen Orona Fun­dazioak, aurreko ostegunean. Orona Ideo kanpusean elkartu ziren Bida­soal­dea, Oarsoaldea, Donostialdea eta Beterriko hainbat talde, elkarte eta eragile, kultura, kirol, hezkuntza eta gizarte arlokoak.
Iaz egin zuten aurrenekoz foroa, eta helburua da «gizartearen beharrei erantzunez proiektuak sortu eta bultza­tzea». Orona Fundazioaren azken urteko jarduera aztertu, eta hurrengo ekitaldirako lan-ildoak finkatu zituzten.

«Orona Fundazioak gizartearekin partekatu nahi ditu garapenerako tresnak eta jakintza».

Horretarako, urtean zehar 102 eragilerekin jarri dira harre­manetan, Gizarterantz proiektuaren barruan; tarte­an, batxilergoko, lanbide heziketako eta unibertsitateko 41 ikastetxe.

Lau lan-ildo, kanpo garapena lantzeko
Fundazioaren barneko garapena lantzeko, zenbait ekimen abiatu ditu Oronak: Dia­metro 200 proiektua jarri dute martxan, Ideo Factory ari dira prestatzen... Kanpo garapena lantzeko, berriz, lau lan-ildo finkatu dituzte: erakunde pu­blikoak, nazioartea, unibertsitatea eta toki erakundeak.
Foroak, horietako ildo bati erantzuten dio, toki erakundeena, gizartearen beharrei dagokiona: «behar horiek ezagutu eta proiektuen bidez erantzuna eman nahi diegu. Eta era berean, kultura, euskera eta gizarteko beste arloetan eragiteko proiektuak sor­tzea ere bada helburua».
Azken finean, Orona Fun­dazioak gizartearekin partekatu nahi ditu «garapenerako tresnak eta jakintza», eta horretarako sortu du Orona Ideo eraikin multzoa ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!