Kirolak iragarriko ditu jaiak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

 

Gertu daude San Joan jaiak, eta garbi erakusten dute hori asteburuko kirol ekintzek. Jaien aitzakian, hamaika ki­ro­lek hartu dute bere txokoa, ostiraletik igandera.

Xakearekin hasiko da kirol festa, ostiralean, haurren txa­pelketarekin. Larunbata, berriz, aurorek esnatuko dute, Ozenki, Kantuz eta Umore Ona abes­batzekin. Eta ondoren, tiroketa txapelketek, water­po­loak, Azeri Bila laster­ketak eta boxeoak hartuko dute protagonismoa.

San Joanak, udal balkoitik
San Joan jaien hasiera eta bukaera udaletxeko balkoitik ikusteko, gaur da apuntatzeko azken eguna, udaletxean bertan. Eta San Joan bezperan sua egiteko, baimena eskatu behar dela gogorarazi dute. 

EGITARAUA

EKAINAK 19, OSTIRALA
17:00, Gerardo Plazaren IX. Oroime­nezko xake txapelketa, haurren­tzat. Atsegindegin.

EKAINAK 20, LARUNBATA
08:00, Aurorak, Ozenki, Kantuz eta Goizuetako Umore Ona abesbatzekin.
11:00, Plater tiroketako probintzia mailako txapelketa eta tiroketa lokala. Txantxangorri elkartea.
15:00, XVIII. San Joan waterpolo txapelketa. Kiroldegian.
17:00, Miguel Olloren IX. Oroi­me­nezko Proba, haurren karabina tiroketako kanporaketak, Txantxan­gorri elkartearen lorategian.
17:30, XIV. Azeri Bila herri lasterketa, haur eta gazteentzat.
18:30, XVII. Azeri Bila herri lasterketa, helduentzat.
22:00, Boxeo eta kick boxing borrokak kiroldegian.

EKAINAK 21, IGANDEA
09:00, XXIII. San Joan Saria probin­tzia mailako itsas arrantza txapelketa. Txantxangorri elkartea.
10:30, Palankarien XXXIV. proba Sa­gas­t­ialdeko pistetan. Etxeberri elkartea.
11:00, Probintzia mailako tiroketa eta txapelketa lokala, Hernaniko Udala Sari Nagusia uso-tiro txapelketa. Urnietako Millus baserriko landan. Txantxangorri elkartea.
11:00, Gerardo Plazaren IX. Oroime­nezko xake proba. Plaza Berrin.
18:00, Bolako Hernaniko Txapelketa, bigarren tiraldia. Goiz Eguzkin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!