Takbar Haddiren alde gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

Plaza Berrin bilduko dira gaur Saharako janari bilketan ari­tzen direnak eta Hernanin bizi diren sahararrak. Kontzen­tra­zioa egingo dute, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, Takbar Haddiri babesa eta elkarta­su­na erakus­teko, eta bere seme­aren hilketa salatzeko.
Maiatzaren 15ean, gose greba hasi zuen Haddik, Maro­koko kontsulatuaren kanpoal­dean, Las Palmasen, salatzeko kolono maro­koarrek Moha­med Lami­ne Haidala semea hil zutela, «okupazioaren autori­ta­teen babesarekin eta medi­kuen arduragabekeria inten­tzionatuarekin».
Haidalaren heriotzaren on­do­ren, ikerketa hasi zuen, autoritateei informazioa eska­tuz, eta erantzun gisa, poli­zia­ren persekuzioa eta familiaren etxe­ari erasoa bakarrik jaso zituen, eta baita torturak ere, Haddik berak azaldu duenez.

«Salatu nahi dugu, ustezko  5 hiltzaileetatik 3 aske daudela oraindik»
Horregatik, talde sozial, poli­tiko eta kulturalek Haddiren gose greba babestu dute, eta salatu «Haidalaren atxiloketa arbitrarioa eta jaso zituen torturak; ustezko 5 hiltzai­le­e­tatik 3 aske daudela oraindik; Marokoko sistema sanitario­a­ren korrupzioa, Marokoko zapalkuntzari lagunduz; eta Haidala­ren familiak jasan di­tu­en seti­oa eta erasoak, poli­ziaren esku­tik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!