Urkiola Gipuzkoako Itzulian, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

Jubenilek egutegiko probarik garrantzitsuenari ekingo diote bihar Aian. Hain zuzen, Gipuzkoako Itzulia. Lau egun jarraian aritzen dira lehian, itzuli honetan. Donosti Berri taldeko Gorka Urkiola txirrindulari astigartarra bertan izango da. Pasa den igandean, San Joan Saria jokatu zuen Eibarren eta 23garren postuan bukatu zuen.
Bestalde, infantil mailan Lezoko Sari Nagusia jokatu zuen Jaime Romerok larunbatean eta seigarren postuan bukatu zuen, lan bikaina eginez. Kadeteetan, Urko Semperenak Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte larunbatean Bergaran, erlojupekoan. Zazpigarren helmugaratu zen. Igandean, berriz, iraupen proban lehiatu zen eta lasterketako protagonista izan zen, 2garren kilometroan eraso ostean. 12garren egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!