Lau egun besterik ez dira geratzen iganderako, Gure Esku Dagok Anoetan egingo duen ekitaldirako. Hori horrela, guztia behar bezala azaltzeko, herritarrentzako bilera irekia izango da gaur. Udaletxeko plazan izango da 19:00etan. Horrez gain, ostegun, ostiral (17:00-19:00) eta larunbatean (12:00-14:00) postua jarriko dute Joseba Barandiaran plazan. Kamixetak eta sarrerak erosteko aukera izango da.