Gurutzealde Euskal Herriko txapeldun, asko sufrituta

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

Oier Gurutzealdek Euskal He­rriko Txapelketako (trinke­tea) finala irabazi zuen ostiralean, Iruran. Urnietako Loitegiren aur­ka aritu zen eta 40-37 ira­bazi zion, denbora guztian atze­tik joanda eta asko sufri­tuta. Partidu oso fisikoa izan zela azaldu du Gurutzealdek eta bukaeran eman ziola buelta.

Espainiakoan, azpitxa­pel­dun
Ostiralean aurkari eta larun­batean elkarrekin. Espai­niako Openeko finala jokatu zuten Gurutzealdek eta Loitegik, Oberenako Santa­maria eta Lukinen aurka. Ostiraleko partidu gogorrak faktura pasa ziela azaldu dute. 15-6 eta 15-8 galdu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!