Astigarraga, finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 02:00

Herriarteko Txapelketa hasi aurreko erronka bete du Asti­garragak: joan den urte­ko mar­ka gainditu eta final­er­­dietara iristea. Oiartzun kan­poratuta lortu du pasea. Bueltako lehia galdu egin zuten astigartarrek igan­dean, 2-1. Eta joaneko neur­keta kontuan hartuta (ordu­an 2-1 irabazi zuten), berdin­keta izan da, baina tanteo hobea lortu dute Astiga­rragako mutilek: 15 gehiago.
Beraz, finalerdiak joka­tuko dituzte orain. Azpeitia­ren aurka neurtuko dituzte indarrak. Joaneko partidua ostiralean izango da, segu­ruena (Azpeitian, 22:00). 

Kadeteek irabazi
Igandean, kadeteek lortu zuten irabaztea. Olarra eta Esposito 22-15 nagusitu ziren. Jubeniletan, berriz, Oiarbide eta Otañok 22-16 galdu zuten eta nagusietan, Loidi eta Santxezek 22-11 galdu.
Jokatutako partidu guztie­tan, kadeteek ez dute parti­durik galdu. Seniorrek bi galdu dituzte, Oiartzunen kontra. Eta jubenilek bana, Arrasate eta Oiartzunen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!