Doberaren errekurtsoa ukatu du Jaurlaritzak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 16a, 02:00

Eusko Jaurlaritzak ukatu egin du Dobera Euskara Elkarte­a­ren gora jotzeko errekurtsoa, Kronikari emandako dirulaguntzaren murrizketaren ha­ri­­­ra. Aurreko urtearekin alderatuta, 8.000 euro gutxiago jaso ditu Hernaniko Kronikak, irismenaren irizpidean jasotako puntuazio eskasagatik.
Puntuazio horren kontra aurkeztu zuen errekurtsoa Doberak. Hezkuntza, Hizkun­tza Politika eta Kultura Sail­bu­ruak, ordea, atzera botatzea erabaki du: «balorazio-batzordeak irismen-maila propioaren irizpideen inguruan egindako balorazioa errespetatu behar dugu, deialdi oinarriak errespetatu baitira, eta errakuntza nabari eta agerikorik egon ez delako», azaldu du ebazpenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!