Pintxopote solidarioa antolatu zuen AMHERek, igande goizean Plazan, eta eskertu nahi izan du parte hartu zuten guztien laguntza.
Kronikara bidalitako ohar batekin, bere esker ona erakutsi die: «eskerrak eman nahi dizkiegu, igandeko elkartasunezko pintxopotean, era batera edo bestera, parte hartu zenuten guztioi: pintxoak eskuzabaltasunez prestatu zituztenei, dastatzera etorri zirenei, tailerretan ibili zirenei, musikariei, jeneroa doan eman zutenei, zerbitzariei...».
Adierazi dute, denen arteko jardunarekin, igandekoa «ekitaldi arrakastatsua» izatea lortu zutela.