Txalo eta zaparrada artean, finalak

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 15a, 02:00

Larunbatean jokatu ziren Tilos 7 Pasa, herri txapelketako finalak, palan.
Giro ederra eta ikusleen animoak ez zituzten falta izan jokalariek, eta ezta euri zaparrada bat edo beste ere.
Lehia haundia izan zen, eta emaitzak, hauek: nesketan, Lendinez-Bañales 22, Tejedor-Tolosa 13; mutiletan, aurreneko mailan, Ramos-Zubimendi 22, Elejalde-Navarro 11; eta bigarrenean, Imaz-Elizalde 22, Bittor-Txema 18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!