San Joan Sariko finalak gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 15a, 02:00

Gaur bertan bukatuko da umeen San Joan Saria pala txa­pelketa. 31 umek hartu du­te parte, eta gaur arratsal­deko 17:00etan hasita, fina­leko 3 par­tiduak jokatuko dira Tilo­se­tako frontoian. Kimu mai­lan ariko dira Ane Kerejeta eta Maddi Irion­do; alebinetan, Ga­ra­zi Urdan­garin eta Ekain Mi­txe­lena; eta haur mailan, Lier­ni Tolosa eta Janire Etxeberria.

Bukatzeko, luntxa
Partiduak bukatuta, par­te­har­tzaileek luntxa izango dute Kixkal tabernaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!